jueves, julio 24, 2008

Bilboko frontoia

Bilboko frontoia martxan dago jakingo duzuen moduan. Urte bat eta erdi pasatu da Foru Aldundiak eginkizun hau aurkeztu zuenetik eta lanak aurrera doaz argazkian ikusten denez.
Miribilla auzoan egongo da frontoia eta bi mila eta zortzirehun eserleku izango ditu.
Bere alboan trinkete bat ere egitekotan dira.
2009. urteko Martxoan amaituta egongo dela agindu dute.

No hay comentarios: